Hainbat herritarrek harrera beroa egin diote Plentzian hirugarren Euskaraldiari

Aurreko eguenean, azaroaren 17an, Plentziako Jai Alai frontoian hainbat herritar batu ziren Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten udalerrietan Euskaraldiari hasiera emateko. Ikuskizunak eskaini zituzten Getxoko Herri Kirol Taldeak, Sopelako Arima Dantza Taldeko kideek eta Zirkozaurre konpainiako artistek. Gainera, ekitaldian hitza hartu zuten Josu Landaluze Mankomunitateko presidenteak, Elixabete Uribarri Plentziako alkateak eta Uribe Kosta BHI institutuko Euskara Batzordeko kideek.

Erlazionatuak

Festa giroan ekin diote hirugarren Euskaraldiari Plentzian

Uribe Kosta

Atzo, hilaren 17an, Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten udalerriek harrera beroa egin zioten azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo den euska...
Kulturaldia 2022 abiatuko dute bihar Uribe Kostako Mankomunitateko udalerrietan

Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatutako programazioak eskualdeko sei udalerritan (Gorliz, Urduliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela e...
Irakurle agurgarria:

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.


Izan zaitez HIRUKAlagun