Hautagaiak aukeratzeko prozesuan, Xabier Benito Ziluaga Podemos Ahal Duguren Bizkaiko ahaldunak militantziaren babesa lortu du Getxoko alkategai izateko, 2023ko maiatzaren 28an egingo diren udal-hauteskundeetan. Eurodiputatu gisa aritu zen zuen 2015etik 2019ra, Bizkaiko Parlamentuan sartu zen arte. Gizarte-langilea eta ekologista da, eta, hori dela eta, hasieratik lan egin du ingurumenaren arloan. “Nire asmoa da Getxo defendatzea bertako bizilagunentzat izan dadila, baita auzoen nortasuna defendatzea Itzulbatzeta/Romoko Nagusien Etxea defendatuz, Algortako eraikin historikoak edo Andra Mariko baserriak; era berean, berdeguneak defendatu nahi ditut eta, horrenbestez, HAPOren aurka joz. Getxo geure etxea izan dadila”, adierazi du Benitok.
Leioan, Podemosen zerrendan lehena Luis Miguel Lapeña zinegotzia izango da, herritarrak erdigune izango diren politika sortzeko. "Leioa erreferente bihurtu nahi dut klima-aldaketaren aurkako borrokan, eta lehentasuna izan dadila politika egitea herritarrentzat eta Leioatik bertatik, interes alderdikoiei edo ekonomikoei men egin gabe", aldarrikatu du Lapeñak.
Pablo Larrauri, Erandioko Udaleko gaur egungo zinegotzia izango da alderdi morearen hautagaia 2023ko hauteskundeetan. Motibatuta sentitzen dela adierazi du, “udalerriko bizilagunen alde lan egiten jarraitzeko”. Gaineratu duenez, “Asko da gure udal taldeak legegintzaldiko ia lau urte hauetan egin duen lana, baina oraindik asko dagoela egiteko uste dut”. Bere helburua “jendearen arazoei irtenbideak bilatzea eta herritarren bizitza hobetzeko lanean jarraitzea” da.