Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira, bideoan indarkeria matxistako zenbait egoera erakutsi dituzte, eta azpimarratzen dute adingabekoak euren amen aurkako indarkeriaren zuzeneko biktimatzat hartu beharra dagoela. Indarkeria psikologikoa eta hura identifikatzea, maskulinitate hegemonikoaren toxikotasuna eta gazteengan eragiten duen arriskua, hedabideek indarkeria matxista jorratzeko duten era, eta gizarteak duen erantzukizuna ere agertzen dira bideoan, besteak beste.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!