Berango-Urdulizko Eskubaloi Taldeak salto handia eman du aurtengo denboraldian: hirugarren daude, lehenengo postutik puntu batera. Emaitza onez gainera, herrian ezagunak dira berdintasunarekiko eta euskararekiko duten konpromisoagatik; iaz, martxoaren 8an, Urdulizko emakumeen berdintasunaren ibilbidean parte hartu zuten, eta Euskaraldian arigunea ere izan ziren. Taldeari buruz gehiago jakiteko eta euren filosofia ezagutzeko asmoz, Leize Zuluaga eta Eider Elorrieta jokalariak elkarrizketatu ditugu.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!