Halaber, domekan, aipamen berezia egin zieten, Matxitxakoko itsas batailan hildako 60 lagunen artean, Gorlizko Antonio Oleaga Bilbao eta Remigio Atxirika Ibargoenetxeari, eta Plentziako Pedro Lopezi. Izan ere, Oroilore Ikerketa Taldeko kideek azpimarratu dutenez, "memoria historikoa aurrera begiratzeko lanabes bezala" aldarrikatzen dute, betiere iraganeko gudarien duintasuna oinarritzat hartuta.