Emakumeen gaia modan dago, batez ere, hauteskundeak hurbiltzen direnean, eta, normalean, etsai politikoaren aurkako gezi bezala erabiltzen gaituzte. Baina lasai neskak, iraultza guztiek bultzaka egiten dutelako aurrera, bi urratseko jauzia eginez eta bata atzera eginez mamitu arte. Gainera, garaipen bakoitza zailagoa egiten da galdera hau sortzen delako: "Baina zer gehiago nahi dute?".
Gudu-zelaia infinitua da: 14 emakumetik batek jasan du sexu-abusu mota bat munduan, eta Espainiako lanaldi partzialeko lanpostuen % 75 emakumeek betetzen dituzte. Nola azaldu daiteke hori, emakumeak goi-mailako ikasketetan eta prestakuntzan gehiengoa izanik?
Izan gaitezen ausartak aldaketa lortzeko. Emakume estresatuak, ama gaiztoak, galde diezaiogun gure buruari: Zer nahi dugu? Zoriontsuak gara gure bizi-erritmoarekin? Andra Barrietan lanean jarraituko dugu feminismoak hurbileko egunen batean guztiok estal gaitzan.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.