Tokiko Uribe Kosta eta Sopelako Iberre institutuetatik, Ander Deuna ikastolatik, Sopelako Udal Euskaltegitik, Uribe Kostako AEKtik eta Berbalagun taldeetatik joandako gizon-emakumeek parte hartu dute gaurko egitasmoan, baita hainbat norbanakok ere.
Nazioarteko Ahozkotasunaren Egunaren baitan, tokiko eta inguruetako 100 pertsona inguruk parte hartu du gaur, astelehenean, Uribe Kostako Mankomunitateak Plentziako Jai Alai frontoian antolatutako Mintzodromoan. Horretan, azaldu dutenez, parte hartzaileak lauko taldeetan banatu dira eta, besteak beste, eskualdeko euskararen erabilera zelan sustatu hausnartzen aritu dira.
Tokiko Uribe Kosta eta Sopelako Iberre institutuetatik, Ander Deuna ikastolatik, Sopelako Udal Euskaltegitik, Uribe Kostako AEKtik eta Berbalagun taldeetatik joandako gizon-emakumeek parte hartu dute gaurko egitasmoan, baita hainbat norbanakok ere.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!