Atzoko mobilizazio eguna "informazio-pikete" ezberdinakaz hasi zuten, Leioako Donibane zentroan eta Gorlizeko Eguneko Zentroan kokatutakoak. Gaudeko langile batzordeko Borja Lloninek adierazi duenez, zentro horietako langile batzuk beranduago sartu ziren lanera, "tentsiozko momentuak ekiditeko".
Ondoren Bilbon egindako manifestazioak "indar handia" izan zuela ere azpimarratu du Lloninek: "Manifestazioan EAJren eta Sergio Murilloren kontrako leloak kantatu genituen, horiek baitira, guretzako, gure prekarietate-egoeraren errudunak". Langileak dioenez, gaur eta hurrengo egunetan ere borrokan jarraituko dute "hauteskunde garaietan ere" euren egoera alderdi politikoen aurrean salatzeko.
Lo hemos vuelto a conseguir...
Piquetes informativos por la mañana y manifestación masiva por Bilbao.#pnvstyle y #DIPUTADOmurillo exigimos una solución.
De lo contrario hay y habrán más HUELGAS, ESTAMOS FURRTES.@eajpnvbizkaia @BizkaiaSocial @Asoc_Gaude @muricor 📢CULPABLES📢 pic.twitter.com/vUxgzTR057
— Gaude.Borrokan (@ComiteGaude) May 24, 2023