#M28: Erabakitzeko aro berria

Zelai Nikolas Ezkurdia 2023ko eka. 13a, 11:35

Esan eta esan genbiltzan. Erabakitzeko prest gaude eta libre erabakiko dugu harresiak eta hormak maite ez ditugulako. #M28ko emaitzek Euskal Herrian gobernatzeko ARO BERRIA zabaldu dute. Politika egiteko molde berriak eskatzen ditugu, XXI. mendeko erronka kolosalei arduratsu eta elkar entzunez gobernatzea, herritarrak erdigunera ekarrita.

Argi hitz egin dugu. Bai betikoaz nazkatuta etxean geratu diren milaka herritar, bai hautetsontzietara hurbildu ginenok. Gobernatzeko modu irekiak, gardenagoak eta hurbilagoak nahi ditugu. Demokrazian sakontzea eskatu diegu alderdiei, eta ez beldurra elikatzea eta lokatzetan sartzea. Elkarri entzuteko dei egin diegu eta gehiengo baztertzaileak albo batera uzteko. Demokrazian hazitako belaunaldia gara eta beste era batera jardutea eskatzen diegu. Lan handia dugu egiteko, apaltasunez, pazientziaz, baina determinazioz.

Belaunaldi bati etxera joateko eskatu zaiola esango nuke eta hura ordezkatzera datozenei beste era batera jokatzea. Orain arteko politika egiteko moduari erretiroa hartzeko unea heldu zaio. Herritarrok ez dugu beldurrez bizi nahi. Gardentasunez, erantzukizunez eta ausardiaz agintzeko moldeak eskatzen ditugu, herri honen etorkizuna gure esku izatea nahi dugu eta.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun