Karabela portugaldarrak asteleheneko lehenengo orduan ikusi zituzten lehenengo aldiz Arriateran. Hala, marmokengatiko protokoloa aktibatu zuten. Megafoniaz bainulariak abisatu zituzten, eta animalia horien presentziaz ohartarazten duen bandera jarri zuten.
Aitzitik, Astondon eta Gorlizen zuzenean bainatzea debekatu zuten. Aldundiaren larrialdi-zerbitzuaren protokoloaren arabera marmoka ale bat ikusiz gero, bandera horia jarri behar dute. Aldiz, ziztada egiaztatu bada edota bost karabela baino gehiago badaude, bainatzea debekatuko dute.