Zozketan parte hartzeko, zuretzat uda zer den adierazten duen argazkia HIRUKAri bidaltzea gura dugu, modu horretan, uribekostar euskaldun guztien udako momentu gozagarrien argazki-galeria osatuko dugu. Horretarako, argazkiak zuk zeuk igoko dituzu zozketaren atalera. Parte hartzeko epea irailaren 3ra arte da, eta saridunak zozketa bidez aukeratuko dira, irailaren 13an.
Argazkiak igotzen dituzten lagun guztien artean hainbat sari banatuko ditugu zozketa bidez, Errigorako kutxa, Ibaizabalen liburu-sorta bat, Sputniken eskaladan trebatzeko sarrerak eta Donostiako Aquariuma bisitatzeko sarrerak.
Parte hartzeko baldintza, betebehar eta gainerakoei dagokienez, adi honako hauei denei:
- Uribe Kostan jaio edo bizi diren 18 urtetik gorako norbanakoek parte hartu ahal izango dute lehiaketan. Uribe Kostatzat hartzen dira ondoko herri hauek: Erandio, Leioa, Getxo, Berango, Sopela, Barrika, Urduliz, Gorliz, Plentzia eta Lemoiz.
- 2023ko udako irudiak aurkeztuko dira; parte-hartzaile bakoitzeko 3 argazki, gehienez.
Argazkiek horizontalak izan beharko dute; kolorezkoak edo zuri-beltzezkoak; JPG edo PNG formatuetan. - Zozketaren atalera bertara igo beharko dira fotografiak. Berton, Uribe Kostako Uda argazki-galerian ikusgai egongo dira.
Oinarrien eta baldintzen inguruko informazio osoa hemen.
Beraz, animatu eta partekatu gugaz zure udako momenturik onenak!