Uztailean Gorliz eta Plentzian antzeman ondoren, karabela portugaldarren presentzia eskualde osora hedatu da azken asteotan. Are, gaur, zapatuan, Getxon eta Sopelan topatu dituzte marmoka faltsu horien hainbat ale. Hori dela eta, bandera gorria ikus daiteke gaur Getxoko Arrigunaga hondartzan, Barinatxen (Getxo-Sopela), eta Sopelako Arriatera-Atxabiribilen. Udalerri bi horien arteko Gorrondatxe hareatzan, berriz, bandera horia dago eta, kasu honetan, bainuan kontuz ibiltzeko gomendatu dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!