Errefuxiatuen eskubideen aldeko Marea Horiak Gorliz eta Plentziako hondartzak hartuko ditu urtero legez: aurten abuztuaren 19an, zapatuan, izango da hitzordua, eguerdiko 12:00etan. Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak antolatutako ekimenaren helburuak dira babes eske migratzen duten pertsonen errealitate latzaz ohartaraztea, baita Europar Batasunari exijitzea harrera-politikak aldatzea. Hona hemen Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak sortutako bideoa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!