Azaroaren 30eko greba feminista orokorra prestatzeko komiteak egingo dituzte egunotan herriz herri

Iker Rincon Moreno 2023ko aza. 9a, 10:40

Denon Bizitzak Erdigunean dinamikaren baitan, egungo zaintza-sistema eraldatzea aldarrikatzeko greba orokor feminista egingo dute Hego Euskal Herri osoan datorren azaroaren 30ean. Hori prestatzeko, herriz herri, greba-komiteak egiten ari dira egunotan.

Urdulizen eta Sopelan daborduko lehenengo saioak egin dituzte, azaroaren 3an eta 7an, hurrenez hurren; hala ere, laster batuko dira berriro ere oraindino zehazteke duten datetan. Eskualdeko gainontzeko udalerrietan, berriz, hurrengo egunetan batuko dira:

  • Erandio
    • Azaroak 13, astelehena, 18:30ean, Gaztetxokoan.
  •  Algorta
    • Azaroak 13, astelehena, 18:30ean, Martikoena kaleko udal-eraikinean.
  •  Leioa
    • Azaroak 14, martitzena, 19:00etan, kiroldegian,
  • Itzubaltzeta/Romo
    • Azaroak 16, eguena, 19:15ean, RKEn.
  • Plentzia-Gorliz
    • Azaroak 19, domeka, 18:00etan, Danontzat gaztetxearen parean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun