Bertsolari Gazteen BBK Sariketa

Sagutxo kaskarinak eta Pello Joxepak taldeak sailkatu dira 31. BBK Sariketako finalera

Iker Rincon Moreno 2023ko aza. 21a, 10:05

Getxo Elkartegian jokatu zen atzoko saioa. © BERTSOZALE

Astelehenean izan zen Getxon Bertsolari Gazteen BBK Sariketako lehenengo finalaurrekoa, eta Sagutxo Kaskarinak eta Pello Joxepak taldeek batu zituzten puntu gehien, A eta B multzoko saioetan, hurrenez hurren. Haiekaz batera, Txorikantariak eta Bilboko Bertsolari Koittauak taldeko kideek kantatu zuten ere. Saioa Getxo Elkartegian izan zen.

Hurrengo bertsolariek kantatu zuten Getxoko saioan:

A multzoa, 18 urtera artekoetan:

  •  Sagutxo kaskarinak: Amaia Gallastegi, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz.
  • Txorikantariak: Malen Bilbao, Ekhi Zuluaga eta Aiala Irurtia.

B multzoa, 24 urtera artekoetan:

  • Bilbo Bertsolari Koittauak: Unai Foruria, Maider Altuna eta Peru Irastorza
  • Pello Joxepak: Araitz Katarain, Ixone Asategi eta Irune Basagoiti

Atzoko saioko aurkezlea Arkaitz Zipitria izan zen, eta epaimahaia Ander Arrien, Miriam Juaristik eta Juanjo Respaldizak osatu zuten. Idazkari beharra Ander Elortegik egin zuen.

BBK sariketako hurrengo finalaurrekoak eguaztenean jokatuko dira Mungiako Mugire Txokoan. Bertan, A multzoko Zallako Anitzak eta Errima ehiztariak eta B multzoko Izaron hautsak, Kristiñauen Justozieruek eta Ba...Learen bertsoak taldeak arituko dira kantuan. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun