Familia eta hezkuntzari buruzko IX. jardunaldiak antolatu ditu Uribe Kostako Mankomunitateak

Nahia Martinez Gondra 2023ko aza. 27a, 11:19

Emozionalki zailak diren egoerak eta autolesioak landuko dituzte. Argazkia: Freepik.

Bederatzigarrenez, abenduaren 9tik 15era  familia eta hezkuntza jardunaldiak antolatu ditu Uribe Kostako Mankomunitateak. Esku-hartze sozio-edukatiboko taldeak daborduko izena emateko epea ireki du eta hemen inskribatu daitezke interesatuak. Oraingo honetan, programatutako saioak emozionalki zailak diren egoerei eta autolesioei aurre egiteko moduari buruzkoak izango dira.

Naiara Pujana Gorostizak eta Nora Andreu Serranok gidatuko dituzten saioak Uribe Kostako hainbat ikastetxetan garatuko dira. Parte-hartzaileek nahi adina saiotan izena emateko aukera izango dute, erreferentziazko ikastetxean ez bada ere.

Hurrengo egunetan izango dira saioak: "Cómo afrontar situaciones difíciles", abenduaren 4ean, Ziprile Eskola, arrastiko 17:00etatik 18:30era, gaztelaniaz; "Heriotza landuz, bizitzarako heziz", abenduaren 5ean, Lemoizko eskolan, gaztelaniaz, 16:30etik 18:00etara; "Nola egin aurre egoera zailei", abenduaren 11n, Ander Deuna Ikastolan, 16:30etik 18:00etara, euskaraz; "Trabajando la muerte educando para la vida", abenduaren 12an, Plentziako eskolan, 17:15etik 18:45era, gaztelaniaz; "Autolesiones: la pintura sobre el lienzo del cuerpo", abenduaren 13an, Gorlizko Sertutxenan, 16:30etik 18:00etara, gaztelaniaz eta abenduaren 14an, Urdulizko Elortza Eskolan, 16:30etik 18:00etara eta abenduaren 15ean, Berangoko Eskolan, 16:30etik 18:00etara, gaztelaniaz.

Sopelako Zipiriñe Eskolaren eta Lemoizko Eskolaren jardunaldietara joateko, izena emateko epea abenduaren 1era arte egongo da zabalik. Gainerako saioetarako abenduaren 7ra arteko tartea dago.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun