Mendia Wind konpainiak garatuko luke aerosorgailu parkearen proiektua guztira 13 errota eraikiz. Hala, Gorliz eta Lemoiz artean 36 MW-ko potentzia duten bost aparatuko gune bat aurreikusten dute, Armintzatik oso gertu egongo litzatekeena.
Bestalde, beste zortzi aerosorgailu gehiago planteatzen dituzte Jata mendiaren inguruan. Guztira, 50 MWko potentzia baino zertxobait txikiagoa izango lukete, Eusko Jaurlaritzak proiektua izapidetzeko muga, eta Lemoiz, Maruri Jatabe, Mungia eta Bakio artean banatuta egongo lirateke.