Era berean, interesa duten Gorlizko bizilagunek ere beren alegazioak aurkeztu ahal ditzaten tokiko Udalak herritarrei jakinaraziko die epeak irekitzen direnean.
2023ko abenduan, Euskadiko Aldizkari Ofizialak jakinarazi zuen hainbat aerosorgailu eraikitzeko baimena eskatuko zutela Gorliz eta Bakio arteko lur-zerrendan, Lemoiz barne. Proiektu horrek Lemoiz, Jatabe-Maruri eta Mungia udalerriei ere eragingo lieke. Herritarrak jakinaren gainean egon daitezen, Gorlizko Udalak argitaratu du Gorliz eta Lemoizko udalerrietan kokatuko litzatekeen Barrenetxea Parke Eolikorako (BPE) aldez aurreko administrazio-baimena eskatzeko izapide-prozesua zehazten duen informazio-dokumentua. Hala, jakinarazi du ez dagoela ados proiektu horregaz eta horren kontrako alegazioak aurkeztuko dituela.
Era berean, interesa duten Gorlizko bizilagunek ere beren alegazioak aurkeztu ahal ditzaten tokiko Udalak herritarrei jakinaraziko die epeak irekitzen direnean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!