Ariane Alvarez Ari - Leioa |
22 urteko leioaztar gazte hau ikaslea eta zerbitzaria da. Gazteagoa zenean saskibaloira jokatzen zuela dio, eta orain gimnasiora joaten da. Bere amarentzako auzoko "makarrena" dela azaldu du, eta horrek ez du bere alaba telebistan ikusi gura berba itsusiak esaten. Txikia zenean, bizitzan galduta zebilela dio, horregatik jasotzen bukatu zuen. Azaldu du badakiela jendeari ondo edo gaizki irudi ahal zaiola, baina berari horrek berdin dio. |
Iñigo Ibañez Txarku - Erandio Astrabuduko 38 urteko garbilari honek aitortu du kirola egin arren, ate-akabuetan "apur bat" desfasatzen dela. Dioenez, bera borrokatzeko prest dago eta "apur bat azeria" izan behar dela eta berak horretarako "kasta" duela dio. Gainera, edozer jateko prest dagoela ere aurreratu du: sugeak, armiarmak, harrak... Puma talde gorriko partaidea izango da. |
|
Jokin Ramos Perez - Algorta |
Algortar honek 18. edizioa irabazi zuen Ainize Lizarraldergaz batera, telesaioaren historian lehen aldiz ikurrina partekatu baitzuten. 2022an ere itzuli zen, 19. edizioko Atabey taldeko kapitain izateko, eta oraingoan Piche talde urdineko kidea izango da. Oso lehiakorra dela uste du, eta nola edo hala irabaztea gustatzen zaio. |
Janire Fernandez Txampi - Leioa 35 urteko saltzaile hau Puma talde gorriko partaidea izango da. Azaldu duenez, hiru urteko alaba du eta banandu zenetik aldatzen ari dela dio, basati bihurtzen ari dela, hain zuzen. Uste du beldurra ematen duela, astakiloa dirudiela eta "supermakarra" dela hizketan, baina peluxe bat da. Ezin du jasan arrazoia ez ematea, baldin badu. |
|
Iciar Zaldua Chuchu - Sopela
|
Nautikako eta itsas-garraioko ikasle honek 20 urte ditu eta Gorlizen jaio zen. Kontatu duenez, Bergarako moja batzuen fededuna eta oso laguna da. Ikastetxe katoliko batera joan zen, eta hazitakoan Jainkoarengana berriro hurbildu zen. Condor talde berdeko partaidea izango da. |
Eneko Van Horenbeke - Getxo Getxoztar hau aski ezaguna da El Conquitador telesaioaren jarraitzaileengatik. 44 urteko lehiakidea Piche talde urdineko lehiakidea izango da. Lehen eta 10. edizioetako irabazlea izan zen eta aurten kapitain bezala arituko da. Adingaz indarra galtzen ari dela onartu duen arren, borrokarako indarrakaz jarraitzen duela ohartarazi du. Inoiz kexatia ere izatea leporatu diote, eta hori umorez onartzen du berak. Enekori kapitain gogokoena izatea baino ez zitzaion falta, eta hori bera lortu zuen 15. edizioan, David Seco neke-lagunagaz finalista geratu ondoren. |
|