Itsasadarraren azpiko tunelak Artaza parkea suntsituko duela salatu dute

Iker Rincon Moreno 2024ko urt. 29a, 17:11

"SOS" hitza irudikatu dute parkean.

Getxoko eta Leioako EH Bilduk "SOS" hitza irudikatu dute udalerri bien arteko berdegune bakarrenetarikoa den Artaza parkean, zinten bidez, salatzeko itsasadarraren azpiko tunelak inguru horren zati bat "suntsituko duela". Gogoratu dute Bizkaiko Foru Aldundiaren ingurumen-txostenak onartzen duela proiektuak trafikoa % 33 handituko duela eta, ildo horretan, bestelako mugikortasun eredu baten aldeko jarrera agertu dute, besteak beste.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun