Hitzorduak
Erandio
Otsailak 4, domeka
- 12:30ean, Erandiogoikoko taldea eskola zaharreko aterpetik aterako da abestera. 13:30etik aurrera jolasak eta txokolatada ere egingo dituzte. Antolatzailea: Auzokoa Herrikoi Elkartea.
- 12:30ean, Astrabuduko kaleetatik abestera aterako dira. Antolatzailea: Astrabudua Kantetan.
- 18:00etan, Erandioko Kantagunea Altzaga auzoko kaleetatik abestera aterako da. Taldeak 25 urte daramatza abesten, eta beste behin Altzaga Ikastola-Erandio BHIko ikasleakaz kantatzera aterako dira. Antolatzailea: Erandioko Kantagunea Kantuzaleen Elkartea.
- 18:30ean, Astrabuduako abeslariak Mendiguren plazatik aterako dira auzotik abestera. Antolatzailea: Trabudu Dantzari Taldea.
Barrika
Otsailak 4, domeka
- 11:00etatik aurrera, Truke Azokaren ostean, Goierri auzokoak Santa Ageda koplak kantatzera irtengo dira auzoan.
Getxo
Otsailak 4, domeka
- 09:00etan, Lauaxeta euskaltegian lotu eta auzotik eta Larrañazubiko (Fadura atzeko) baserrietatik buelta.
- 15:00etan, bazkaria Benta kultur elkartean. Bazkarian izena emateko azken eguna otsailaren 1a. Idatzi 605 704 385 telefonora edota albegetxo@gmail.com helbidera.
- 17:00etan, Bentatik atera eta Andra Maritik buelta
- 18:00ean, Romo-Areetan eta Andra Mari-Algortan arituko dira kantuan, 36. Agate Deuna Koru Jaialdian.
- 20:00ean, abesbatza denak arituko dira aldi berean kantuan, Algortako Telletxe plazan eta Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazan.
Gorliz
Otsailak 4, domeka
- Egunean zehar, herriko elkarte eta taldeak arituko dira Agate Deunari kantari.
Leioa
Otsailak 4, domeka
- Leioan, Santa Ageda Kantuen XXXIII. Lehiaketa egingo dute. Parte hartuko duten abesbatzek daborduko izena emanda izan beharko dute horretan parteharty gura badute, eta horiek ikustera joateko goizez izan beharko da, horretarako ezarri dituzten bost guneetako batean.
Plentzia
Otsailak 4, domeka
- 10:30ean, Plentziako Txikiteroak Urdulizko San Fermin kaletik abiatuko dira eta kalez kale eta herriz herri, Sopela, Barrika, Lemoiz eta Plentzian abestuko dute egun osoan zehar. Urtero legez, Barrikako egoitzatik ere pasatuko dira, eta azken kantaldia Plentziako Elizako plazan egingo dute 18:30ean.
Otsailak 5, astelehena
- 17:00etan, Plentziako Txikiteroek bigarren hitzordua izango dute astelehenean. Egun horretan, Matrallunetik aterako dira 17:00etan eta hiribilduko bazter guztietatik arituko dira kantuan, 20:00etan Eliz plazan bukatu arte.
Sopela
Otsailak 4, domeka
- 13:00etan, Urgitxieta plazatik aterako dira Sopelako Kuadrillak taldeko kideak. Larrabasterratik Sopela erdigunera joango dira abesten, eta, 14:00etan, Etxebarria tabernaren aurrean abestuko dute Soepla Kantarigaz batera. Gainera, parte hartzen duen kuadrilla bakoitzak hiru puntu lortuko ditu Sopelako jaietako kuadrillen arteko txapelketarako.
Urduliz
Otsailak 4, domeka
-
Urdulizen talde bi aterako dira abestera: Sociedad Txori Alai goizeko 09:00etan udaletxetik eta Beti Lagunak Jubilatuen Elkartea goizeko 10:00etan Urdulizko zaharren egoitzatik.