Batetik, Leioako kanporaketan Leioatik Leiora etxeko taldea eta Busturialdeko Troiako zaldia batuko dira. Hiru saio egingo dituzte: 19:00etan izango da lehenengoa Sustraian, 20:30ean bigarrena Udondon eta 22:00etan azkena Kurkudin. Leioako taldea bertsolari heuk osatuko dute: Peru Vidal, Inazio Vidal, Beñat Vidal, Xabier Sainz de la Maza, Galder Bilbao, Jon Ortiz eta Erlantz Pazos.
Bestetik, Urdulizko saioa, 19:30an hasiko da Txiberrin, eta bertan lanak amaitu ostean, Bastenarako bidea hartuko dute taldeek. Kanporaketa honetan parte hartuko duten taldeak eskualdeko Pirata bertso-taldea eta Durangaldeko Durangalduek taldeak izango dira. Kasu honetan, Piratak bertso-taldea izango da etxeko ordezkariak izango dituena, eta hauek arituko dira horretan: Erlantz Ibargurengoitia, Maialen Markaida, Jon Etxebarria, Peru de Pedro, Joanes Igeregi eta Gabi Basañez.
Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da maiatzaren 25ean Arrigorriagan jokatuko diren finalaurrekoetara.