Atzo Erandion eta gaur Bilbon egin dituzten mobilizazioek, eta, grebak oro har, "jarraipen zabala" izan dutela adierazi dute sindikatuek. Azaldu dutenez, sektoreko erreferentziazko enpresak geldituta eta produkziorik gabe egon dira atzo eta gaur, besteak beste, Cartonajes Erabil, Cartisa, Biolid, Grafo, Arteos Digital, Dascor, Divipa eta Garcinuño.
Sektoreko sindikatuek greba deitu dute hitzarmen sektoriala berreskuratzea eskatzeko, hori 2011tik amaitua baitago. Salatu dutenez, Cebek eta sektoreko patronala ez dira lan-hitzarmenaren negoziazioa "serio hartzen", eta planteatu dituzte edukiak ez dira "nahikoak". Hala, sektoreko langileek eskatu dute erosteko ahalmena, hitzarmena aplikatzeko bermeak lanaldi-murrizketa handiagoagaz lotutako hobekuntzak bermatzea; prekarietateari eta lizentziei eta kontziliazioari mugak jartzea, hain zuzen ere.
"ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuuk Cebek patronalari eskatu diogu negoziazioaren blokeo-jarrera bertan behera uzteko, eta sindikatu-plataforman oinarrituta negoziatzeko. Maiatzaren 27an, negoziazio-mahaiaren beste bilera bat deitu da, eta Cebekek beste planteamendu batzuekin joan behar du, negoziazioa desblokeatzeko. Nolanahi ere, sindikatuok uste dugu sektoreko plantillak oso mobilizatuta daudela eta borrokan jarraitzeko prest daudela.