Gorliz eta Plentziako Kuadrillen Egunaren antolatzaileek adierazi zutenez, egun horren asmoa ondo pasatzea izan zen. Horretarako, Pirata Eguna antolatu zuten, mozorro eta itsas-odisea eta guzti. Gogoratu zutenez, duela urte asko Plentzian egiten zen ekintza bat da txalupen lehiaketa, eta hori berreskuratzea "polita" litzatekeela iruditu zitzaien antolatzaileei.