Paseo arin bat besterik ematerik ez dago hamaika txakur ikusteko Uribe Kostako kale eta parkeetatik. Alabaina, zein da arraza ohikoena gurean? Eskualdea gure lagun iletsuentzako prestatuta dago? Hori eta gehiago jakiteko, inguruko parkeetara hurbildu gara txakurren bidelagunei galdetzeko nolakoak diren euren maskotak, betiere zaunka artean!
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!