Karmengo jaietako azken egunean jai giroa arnastu da Plentziako portuan, uztailaren 16an. Hala, ehunka herritar itsasadarrera hurbildu dira Karmengo Ama Birijinaren itsas-prozesioaz gozatzera, herriko tabernetan edari fresko bat hartzera eta kaleko musikagaz dantzatzera. Hona hemen atzoko egunak utzitako irudiak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!