Santa Marinako baselizan elkartu dira Sopela eta Urdulizko lagunak

Hodei Torres 2024ko uzt. 23a, 06:39

Sopelako auzokideak Santa Marinako baselizara hurbildu ziren; meza ostean, Fernando Ansoleagaren omenezko aurreskua eta lore-eskaintza eta hamaiketakoa egin zuten, txistulariak lagunduta. Urdulizko aldean, erreleboa hartu zuten meza egiteko eta, ondoren, amei omenaldia egin zieten, aurreskua eta opari banaketa bategaz. Bukatzeko, musikaz lagunduta hamaiketakoa eta bazkaria heldu zen. Hona hemen goizak utzitako irudiak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun