Egitaraua

Indarberrituta datoz Santimamiko jaiak

Ander Zarraga 2024ko abu. 14a, 12:11

Jaiak ospatzeko ohitura indarberritzeko udalerri bietako jai-batzordeak batu dira.

Lehen, Erandio eta Leioa artean antolatzen zituzten, txandaka, baina, orain, udalerri bietako herritarrek osatutako jai-batzordeak hartu du zeregina. Duten erronka ez da erraza izango: batetik, aurten ere Bilboko jaiakaz kointzidituko dutelako eta, bestetik, lehen ekintzak egiteko zuten landa zabala aurten ere ezin izango dute erabili. Hala ere, auzokideak batzeko eta ohiturari eusteko bi eguneko egitaraua prestatu dute abuztuaren 17 eta 18rako: Santimami eta Santimamitxu.

Egitaraua:

Abuztuak 17, zapatua

  • 00:00 Kalejira.
  • 12:00 Meza.
  • 12:30 Mokadutxoa Leioako txikiteroek alaituta.
  • 17:30 Mus-txapelketa.
  • 20:00 Musika.
  • 20:00 Parrillada.

Abuztuak 18, domeka

  • 10:00 Kalejira.
  • 12:00. Meza.
  • 13:00. Igel-toka txapelketa.
  • 14:30 herri-bazkaria.
  • 17:30 Mus- eta briska-txapelketak.
  • 17:30 Haur-jolasak.
  • 20:00 Musika.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun