Uribe Kostako udalerriek, Behargintzaren bitartez eta Lanbidegaz lankidetzan, 2024ko Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzak programaren edizio berri bat abiatu dute. Ekimen honen helburua da 27 langabe kontratatzea herri-lanetako peoi lanpostuetarako. Kontratazioak lanaldi osokoak eta bost hilabeterako izango dira, eta abenduaren 31 baino lehen hasiko dira.
Hautaketa-prozesua Lanbidek kudeatuko du, parekatze informatikoaren bidez, kontuan hartuta langabezia-denbora, hautagaien adina eta lehentasuna izango dute emakumeek. Interesdunek Lanbiden izena emanda egon behar dute, eta ezin izango dira programaren aurreko deialdietako onuradunak izan. Curriculuma eguneratu behar dutenek Lanbideren webgunean, bulegoetan edo Uribe Kostako Behargintzan egin dezakete.
Gorliz, Lemoiz eta Plentziako egoiliarrek Mungiako Lanbideren bulegora joan beharko dute, eta Barrika, Berango, Sopela eta Urdulizekoek Getxoko bulegora. Hautaketa-prozesua hasi dute daborduko, lanpostu hutsak betetzeko premia dela eta.