Hamaika proposamen eskualdeko ondarea deskubritzeko

Ander Zarraga 2024ko ira. 26a, 09:40

Ondarearen Europako jardunaldietako lehen ekimenetako bat izango da itsasadarretik bisita gidatua itsasontziz. © BFA

Bizkaiko Foru Aldundiak 200 ibilbide, bisita gidatu, tailer eta hitzaldi baino gehiago antolatu ditu urrian, Ondarearen Europako Jardunaldien 24. edizioan. Ekimen kultural horren barruan Uribe Kostako udalerrietako hainbat altxorrak bertatik bertara ezagutzeko aukera ere egongo da.

Urrian egingo den Ondarearen Europako Jardunaldien edizio hau 100 erakunde baino gehiagoren lankidetza aktiboari esker egin ahal izan dute, udalak, museoak, kultur elkarteak eta ekimen pribatua barne. Ahalegin kolektibo horrek, Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatuta, lankidetza-sare sendoa eratu du, Bizkaia erreferentziazko ondare-erkidego gisa sendotuz, eta Europaren onespena ere jaso du.

Jarduera guztiak doakoak dira eta askotan aldez aurretik erreserba egitea eskatu dute. Programa osoa www.ondareabizkaia.eus webgunean dago eskuragarri. jarraian, Uribe Kostako udalerrietan egingo diren jarduerak herriz herri:

Berango

Erandio

  • Asuako Errege-porturako bidearen bila. XV. mendetik XIX. mendera bitartean garrantzi handiko portua egon zen Asua auzoan, baina gaur egun ezezaguna da. Urriak 27, 12:00etan, Asuako plazan.

Getxo

Gorliz

  • Itsasoko bideak eta itsasoko paisaiak. Ibilbide liluragarria Bizkaiko itsas paisaian zehar, gure marinel eta arrantzaleek ikusi zuten bezala. Urriak 17, 19:00etan, Gorlizko udaletxeko bilkura aretoan.

Leioa

  • Arboretum, ibilbide berdea. Leioako zuhaitz esanguratsuen ibilbide gidatua EHUko Arboretumera. Urriak 6, 10:00etan, Sakonetan, Leioako kiroldegi ondoan.

Plentzia

Sopela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun