16 urtetik gorakoentzako tailerra izango da eta betiere ludoteka zerbitzua egongo da 3-12 urteko haurrentzako. Ekintza hau, Uribe Kostako Mankomunitateak sustatutako Mikroplastikoei UKo proiektuaren barnean kokatzen da.
Horrez gain, beste hainbat ekintza ere egingo dituzte asteon mikroplastikoen errealitatea ezagutzeko: barikuan, urriaren 4ean, antzerki bat egingo dute Urdulizko kultur etxean, 18:30ean, 4-12 urteko haurrentzat zuzenduta. Gainera, erakusketa ere egongo da ikusgai Urdulizen urriaren 6ra arte, eta urriaren 7an, Plentzian hasiko da.