Duela egun batzuk, berriz, parean nuen auzokide batek eskumak eta bere esparru ideologikoko medioek zabaltzen dituzten fake-news direlakoak zituen argudio bakarrak, eta banan-banan desmuntatzen saiatu nintzen arren, bere begietan ikusi nuen berdin zitzaiola azaltzen zuena egia zen hala ez, eta zenbaitetan esaten zidan hori nonbait "entzuna" eta "irakurria" zuela, edo "norbaitek ezagutzen zuen pertsona batek…", hau da "eskuliburuko" oinarririk gabeko argudioak. Eztabaida antzua. Etsita, amore eman nuen.
Argi dago batzuek arrazismoaren amua irentsi dutela, eta oso zaila da horren aurrean ezer egitea, hain errotuta baitago. Horregatik eredugarria iruditu zait Getxoko jai-batzordeek eta gazte talde batzuek udan bultzatu dituzten ekimenak migratzaile gazteen kolektibo batek pairatzen duen estigmaren kontra borrokatzeko, elkarren ezagutza baita argudiorik onena.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.