Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteen kontrako espetxeratze-agindua salatzeko, Ernaik protesta bi egin zituen Bilbon eta Gasteizen 2023ko irailean. Protesta horietan, 133 gazte identifikatu zituen Ertzaintzak, eta horiei 1.500 eta 2.500 euro bitarteko isunak heldu zitzaizkien joan den maiatzean, 290.500 euro orotara.
Isunen aurkako helegitea aurkeztu dute gazteek, eta prozesu judiziala abiarazi dute, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren jarrera salatzeko asmoz. Bestalde, isunek antolakundearen jarduna aurrera oztopatzen duela ohartarazita, haien lana babesteko crowfunding kanpaina bat abiatu dute; hala, gura duenak dohaintza egin dezake hurrengo kontu korrontearen bidez: ES 14 3035 0108 01 1080050918 (Laboral Kutxa). Transferentzia egiterakoan, kontzeptua ‘dohaintza’ izatea eskatu dute.