Ibarbengoa eta Plentziako metro-geltokien artean izandako matxura baten eraginez, zerbitzua etenda dago tarte horretan. Hori dela eta, Metro Bilbaok autobusaren ordezko zerbitzua eskainiko du gaur 14:00etatik aurrera, Ibarbengoan izan ezik.
Era berean, adierazi dutenez, enpresako langile teknikoek lanean jarraitzen dute tarte horretan trenen zirkulazioari eragin dion arazo elektrikoa konpontzeko, metro-zerbitzua ahalik eta lasterren berreskuratu ahal izateko.
⚠️ 🚇 Arazo teknikoak direla eta, Bidezabal eta Plentzia geltokien artean zerbitzua eten egin da. Ordezko zerbitzuak autobusez eskainiko dira kanpoan 20 minutuan behin 14:00etatik aurrera. Barkatu eragozpenak.
— metro bilbao (@metrobilbaoeus) January 8, 2025