Aste batzuk barru 12 urtetik beherako adingabeentzako Bizkaibus zerbitzua doakoa izango dela jakinarazteagaz batera, Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramaileak "lasaitasun mezua" igorri gura izan du, "otsailaren 20ra arte baitugu egoera hori nola konpontzen den aztertzeko eta behin betiko neurriak hartzeko". Era berean, zehaztu du deskontu horiek titulu guztietan mantenduko dituzte, noizbehinkako txarteletan izan ezik.
Bizkaian, garraio publikoaren % 50eko deskontua honela finantzatzen da: % 30 Espainiako Gobernua, % 10 Eusko Jaurlaritza eta % 10 Bizkaiko Foru Aldundia. Hala ere, Estatuko dekretua ez baliozkotzeak airean utzi dezake du Espainiako Gobernuak emandako % 30eko finantzaketa, eta horrek eragina izan dezake Bizkaiko Garraio Partzuergoak araututako tituluetan.