Besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiak garatu gura duen proiektua ingurumenari eta ikastetxeko hezkuntza-jarduerari kalte egingo diola salatu zuten, zarata, kutsadura eta natura-guneen suntsiketa eragingo duelakoan. Gainera, tunelaren eraikuntzak eztanden arriskua dakarrela ohartarazi zuten, eta behin obrak amaituta ere, tunelaren irteera ikastetxearen ondo-ondoan egongo dela-eta, deitoratu zuten bertatik irtengo diren gas kutsatzaileek ikasleei zein langileei zuzenean eragingo diela osasunean.
Hori guztia dela eta, eta Agenda 30 lantzen duten bitartean, ohartarazi zuten ezin dutela ikastetxearen ondoan halako “proiektu kutsatzailea” onartu. Horregatik, argi adierazi zuten: "Subflubialari ez!".