Martxoaren 8a dela eta, Euskal Herriko mugimendu feministak argi adierazi du: feminismoa da Euskal Herria justuago eta berdintasunezkoago bat eraikitzeko heldulekurik argiena. "Trantsizio feministan urratsak emateko hautua egin genuenetik urte luzeak igaro dira; testuinguru politikoa aldatu da, jendartea aldatu da, feminismoa aldatu da, gu aldatu gara. Baina oinarrian, Euskal Feminismoa izan dugula badakigu, eta egun ere, helduleku horri tiraka gabiltza etorkizuna aurreikusi eta nahi dugun eran eraikitzeko", azaldu dute.
Horregaz batera salatu dute eskuin muturraren gorakada ez dela kasualitatea, baizik eta patriarkatuak eta kapitalismoak boterea mantentzeko erabiltzen duten tresna dela. Gaur egun, emakume* eta gorputz disidenteak erasorik handienak jasaten dituztenak direla ere ohartarazi dute, eta, horregatik, aliantzak sendotzea ezinbestekoa dela azpimarratu dute. "Etxebizitza, enplegua, hizkuntza, osasuna, gobernantza ereduak, kultura, aisia, lana, kontsumoa… Ez dimentsio isolatu gisa, gurutzaketa etengabean askotariko ardatzetan zapaltzen gaituzten elementu gisa baizik", nabarmendu dute.
Uribe Kostako Deialdiak:
Barrika
Martxoak 8, zapatua
- 12:30 Emakumearen Nazioarteko Eguna, elkarretaratzea emakumeen biribilgunean.
- 15:00 Emakumeen bazkari-topaketa.
Berango
Martxoak 9, domeka
- 10:30 Emakumeen martxa, emakumeen etxetik irteera.
Erandio
Martxoak 7, barikua
- 12:00 Elkarretaratzea Irailaren 23a plazan, Erandioko Emakumeen Elkarteak deituta
- 12:00 Elkarretaratzea Astrabuduko anbulatorioko plazan, Astrabuduko Emakumeen Elkarteak antolatuta.
Martxoak 8, zapatua
- 13:00 Elkarretaratzea Euskadi plazan, Erandioko Emakumeen Damatxo Elkarteak deituta.
Martxoak 9, domeka
- 19:00 Antzerkia: Las chicas del trebol, Merkatu Zaharean.
Getxo
Martxoak 8, zapatua
- 12:00 Mugimendu Feministak deitutako manifestazioa Algortan, Telletxetik.
- 13:00 Mugimendu Feministak deitutako manifestazioa Itzubaltzeta/Romon, Santa Eugeniatik.
- 19:30 Italiak deitutako mobilizazioa, Santa Eugenian.
Gorliz
Martxoak 8, zapatua
- 12:30 Dantza Attitude dantza taldea, Elizako plazan.
- 12:30 Manifestazioa, Sorginen Alabak deituta, Elizako plazan.
- 19:00 Dokumental proiekzioa, frontoian.
- 21:00 Kontzertua: Mad Muasel, Elizako plazan.
Leioa
Martxoak 7, barikua
- 11:30 Herriko ikastetxeetako ikasleen elkarretaratzea eta irakurketa, Errekalde plazan.
Martxoak 8, zapatua
- 11:30 Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta herritarren elkarretaratzea, Errekalde plazan.
Martxoak 9, domeka
- 11:00 VI. Emakumeen Martxa, Errekalde plazatik abiatuta.
Lemoiz
Martxoak 8, zapatua
- 12:00 Elkarretaratzea eta Udal Adierazpenaren irakurketa udaletxean.
- 18:00 Zinema: Izarren argia filmaren emanaldia Armintzako Kultur Etxean.
Martxoak 9, domeka
- 17:00 Umeentzako sormen tailer feminista Urizarko kultur gelan.
Martxoak 15
- 18:30 Antzerkia: Alter Hegoak, Armintzako kultur etxean. Antolakuntza: Lemoizko Udala.
Plentzia
Martxoak 8, zapatua
- 12:30 Manifestazioa, Sorginen Alabak deituta, Elizako plazatik, Plentziako Ontziola plazara arte.
Martxoak 9, domeka
- 10:30 Emakume sortzaileen azoka, Ontziola plazan.
Sopela
Martxoak 8, zapatua
- 12:30-14:00 Poteo ekintzailea* udaletxetik hasita.
- 14:30 Bazkari feminista Urgitxietan.
- 16:00 Bazkaloste aldarrikatzailea.
- 18:00 Manifestazioa udaletxetik Urgitxietara.
- 19:30 irakurketa eta ekitaldiak.
* Ez mistoak.
Tiketak: Laiak eta Kux Kux. Gazte eta langabeek: 9 euro. Langileak 14 euro.
Martxoak 10, astelehena
- 10:00 Sopelako ikastetxeakaz topaketa Urgitxietan, Arima Dantza Taldea.
Urduliz
Martxoak 8, zapatua
- 12:30 Berdintasunaren Zuhaitza Inola egoitzan. Berriz inauguratzea eta manifestua bideari ekin aurretik.
- 13:00 Berdintasunerako bidea parte-hartze prozesuaren plakaren inaugurazioa.
- 13:15 Kalejira eta triki-poteo feminista, Antsonekoa plaza.
- 15:00 Elkarteko bazkaria (izena eman behar da).