Uribe Kostako Mankomunitateak feminismoaren aldeko konpromisoa berretsi du

Erredakzioa 2025ko mar. 7a, 12:27

Uribe Kostako Mankomunitateak eskerrak eman dizkie eskualdeko mugimendu feministei eta udalei martxoaren 8ko aldarrikapen-ekitaldiak antolatzeko egindako lanagatik eta konpromisoagatik. “Aurten garatutako programak agerian uzten du, beste behin ere, talde-lanaren garrantzia benetako berdintasunaren aldeko borrokan aurrera egiten jarraitzeko. Zuen dedikazioari eta herritar guztien inplikazioari esker, M8a aldarrikapen, gogoeta eta batasun eguna da oraindik,” adierazi dute.

Hona hemen Martxoaren 8ari lotutako ekitaldiak, Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako udalek eta elkarteek antolatu dituztenak:

LEMOIZ

Martxoak 8
  • 12:00 Elkarretaratzea eta udal adierazpenaren irakurketa, udaletxean.
  • 18:00 Izarraren argia pelikula emanaldia, Armintzako kultur etxea.
Martxoak 9
  • 17:00 Umeentzako sormen tailer feminista, Urizarko kultur gela.
Martxoak 15
  • 18:30 Antzerkia (+16 urte): Alter Hegoak, Armintzako kultur etxea.

Antolatzailea: Lemoizko Udala

GORLIZ

Martxoak 8
  • 12:15 Dantza: Attitude Dantza Taldea, Elizako Plaza.
  • 19:00 Dokumentala: 4 emakumE Gorliz Karlos Gómez, Frontoian.
  • 21:00 Kontzertua;Madmuasel, Elizako Plaza.

Antolatzailea: Gorlizko Udala

PLENTZIA

Martxoak 8
  • 12:30 “Faxismoaren Kontra ausardia eta aliantza feministak” manifestazioa Gorlizko Udaletxe Plazatik Plentziako Ontziolara.

Antolatzailea: Sorginen Alabak, Euskal Herriko Pentsionisten Mugimendua, Araldi

Martxoak 9:
  • 10:30-14:30 Emakume sortzaileen azoka

Antolatzailea: Aukea elkartea

BARRIKA

Martxoak 8
  • 13:00 Kontzentrazioa emakumeen biribilgunean
  • 15:00 Emakumeen bazkari-topaketa

Antolakuntza: Barrikako Emakumeen Hitza eta Barrikako Udala.

SOPELA

Martxoak 8
  • 12:30 Poteo Ekintzailea udaletxetik hasita*
  • 14:30 Bazkari feminista Urgitxietan*
  • 16:00 Bazkaloste aldarrikatzailea
  • 18:00 Manifestazioa udaletxetik Urgitxietara
  • 19:30 Irakurketa eta ekitaldia
    (*Ekitaldi ez mistoak)

Antolatzailea: Sugarri eta Sopelako Sare Feminista

Martxoak 10
  • 10:00 Sopelako ikastetxeekin topaketa Urgitxietan
    • “Arima Dantza Taldea”
    • Irakurketa
    • “Arima Dantza Taldea” eta txokolate-jana

Antolatzailea: Sopelako Udala

URDULIZ

Martxoak 8
  • 12:30 “Berdintasunaren zuhaitza” (INOLA egoitza) berriz inauguratzea eta manifestua bideari ekin aurretik
  • 13:00 “Berdintasunerako bidea” parte-hartze prozesuaren plakaren inaugurazioa
  • 13:15 Kalejira eta triki-poteoa feminista (Antsoneko plaza)
  • 15:00 Elkarteko bazkaria (izena eman behar da)
Martxoaren 10era arte
  • “Ingurumen-arrazoiengatik pertsonak migratzea eta lekualdatzea” erakusketa (Kultur etxea).
Martxoak 28
  • 18:30 Pelikula: Cinco lobitos (Kultur etxea)

Antolatzailea: Urdulizko Eskubaloi Taldea, Inola, Urduliz Udala, UK Emakumeen Kontseilua

BERANGO

Martxoak 7
  • Moreagako Ludotekan, Ludotekak eta haur-liburutegiak, eta Berangoetan, Ludoklubak eta Gaztelekuk jarduera bereziak antolatuko dituzte:
    • Moreagako Ludoteka: 2021-2016 jaioak, 16:30-19:00
      • Tailer Berezia
      • Ipuin-kontalaria
      • (Izena eman behar zen otsailaren 24tik 28ra)
    • Berangoeta: 2015-2009 jaioak, 17:30-20:00
      • Tailer berezia
      • (Izena eman behar zen otsailaren 24tik 28ra)
Martxoak 8
  • 19:00 Gospel - Blue Velvet Gospel Singers kontzertua (Fernando Ansoleaga Antzokia)
Martxoak 9
  • 10:30 Emakumeen Martxa (Emakumearen Etxea)
  • 12:00 “Tximeleta Enparantza” inaugurazioa (Berango Kultur Etxea)
  • Erakusketa: Pioneras (Berangoeta Kultur Etxea)
Martxoak 15
  • III. Berangoko Emakume Palisten Txapelketa (Frontoia)
Martxoak 16
  • 18:00 Kalean otso, etxean uso - Antzerkia (Haurrentzat)
Martxoak 22
  • 19:00 Madres - Antzerkia
Martxoak 29
  • 19:00 Todas a una - Antzerkia

Antolatzailea: Berangoko Udala, Berangoko Emakumeen Elkartea

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun