Erandioko Udalak anbizio handiko hirigintza-egitasmoa aurkeztu du Axpe-Udondo eremurako

Ander Zarraga 2025ko mar. 10a, 17:17

Erandioko Udalak Astrabuduan, Axpe eta Udondo ingururako planteatu duen hirigintza planaren irudikapena. © ERANDIOKO UDALA

Erandioko eta Leioako Udalek bultzatutako proiektu honek 670 etxebizitza, berdegune berriak, aparkalekuak eta jarduera ekonomiko eta ekipamenduetarako guneak eraikitzea aurreikusten du.

Erakunde bien arteko akordioaren helburua inguru horretako bizi-kalitatea hobetzea da, bizitegi-eremuak azpiegitura modernoekin eta herritarrentzako aisialdirako guneakaz uztartuko dituen garapen iraunkorreko eredu baten alde eginez. Etorkizuneko parke publikoa berroneratze horren erakargarri nagusietako bat izango da, Astrabuduko bizilagunen ongizatea erraztuko duen birika berdea eskainiz.

Hitzarmen hori Erandioko hiri-berroneratze planaren parte da, azken urteotan udalerriko hainbat arloren modernizazioa sustatu duena. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun