Goizetik, ikasleek kaleak hartu dituzte Euskal Herrian hezkuntza-sistema propioa aldarrikaltzeko. Ikama antolakundeak deitutako mobilizazioetan ikasleak antolatzearen eta borrokatzearen garrantzia nabarmendu dute, sistema euskaldun, feminista eta antikapitalista baten alde. Gurean, besteak beste, Ander Deuna Ikastolako atarian eta Aixerrota BHI institutuko errepidean eserialdiak egin dituzte trafikoa eteteko.
Euskal Herriko ikastetxe eta unibertsitateetan egindako deialdietan Ikamak azpimarratu duenez, Espainiako eta Frantziako hezkuntza sistemek ez dituzte Euskal Herriko behar eta errealitateak kontuan hartzen, eta independentziaren beharra azpimarratu dute.
Halaber, faxismoaren gorakada, euskararen kontrako erasoak eta Palestinan gertatzen ari den genozidioa salatu dituzte, nazio zapalduen eskubideen defentsan. Ikasleen borrokak jarraituko duela adierazi dute, Euskal Hezkuntza Sistema Publiko eta Komunitarioa eraikitzeko helburuagaz.