Adimen Artifiziala

Studio Ghibliko argazkien moda: zeintzuk dira Adimen Artifizialaren mugak?

Alex Orbe · Nahia Martinez Gondra 2025ko api. 16a, 12:40

AAgaz egindako irudia.

Sareak Studio Ghibliren estiloko argazkiz bete dira azken asteetan: familia argazkiak, oporretako paisaiak, bikotekideagaz egindako selfiak... askok frogatu dute Adimen Artifizialagaz segundo gutxitan sortutako irudien magia. Alabaina, Alex Orbek ilustratzaileak AA perfektua ez dela erakutsi gura digu: irudiek dituzten akatsak identifikatu eta seinalatu ditu artikulu honetan. Debate etikoez gainera, badirudi AAk ere badituela bere mugak. Eta, eskerrak.

Sakatu hurrengoari argazki originala ikusteko

  1. AAk ez du botearen kontzeptua ulertu, moilaren paraleloan erantsi du, eta sarbide-plataforma beretik irteten den leihatea dirudi. Zintzilik dauden kableak ez dira ondo ulertzen.
  2. Zubiaren goiko pasabidetik hodei bat irteten da, hortik sortuko balitz bezala. Errealitatean gerta daiteke, baina marrazkilari batek kointzidentzia hori saihestuko zukeen.
  3. Dorrearen alboa ez du ondo ulertzen, eta zutabe bertikal bat gehitzen dio alde horren erdian. Egia esan, ez du ulertzen dorre bakoitza nolakoa den, eta denak gaizki irudikatuta daude. Urrunetik ondo daudela dirudi, baina hurbiletik desastre bat da.
  4. Pertsonaiaren aurpegiak altuera ezberdineko begiak ditu, tamaina ezberdinekoak. Apur bat Francis Baconen koadro bat bezalakoa da, zintzilikatzen dion azalagaz. Eskuak ere oso arraroak dira.
  5. Itsasontziko masta nolakoa den ulertzen ez duenez, kolorez aldatzen du eta hondoko teilatu batetik irtengo balitz bezala irudikatzen du. Portua ere ez dago argi, badirudi bloke bat dagoela erdian. Nolabaiteko koherentzia falta dago ilustrazio lerrodunaren eta itsaso piktorikoago horren artean.

Orokorrean nolabaiteko koherentzia falta dago ilustrazio-zatiaren eta itsasorik piktorikoenaren artean.

Sakatu hurrengoari argazki originala ikusteko
 
    1. SuhizalB, Suhizalaia... saiakera ona, ia asmatu du. Imajinatzen duzu ilustratzaile batek marrazki bat ematen duela non kartel bat gaizki idatzita edo zentzurik gabe agertzen den? Bezeroak atzera botako luke berehala. Txalekoaren beheko aldean sartzen duen damaria asmakizun hutsa da, eta kaskoak txarto eginda daude.
    2. Kamioiaren kabina interpretatu du 3/4 an, aurrera begira balego bezala. Argazkian bizkarrez 3/4an dagoela ikusten da, martxaren noranzkoan begira.
    3. Ikusten da polizia bat dela ulertu duela eta zalantza egin duela txapela daraman ala ez. Beraz, erdibideko zerbait egin du eta oso ile forma arraroa egin dio.
    4. Ez du ulertu Bilboko baldosen asfaltatze-sistema, eta hori ausaz egin du.

Memearen ideia da mutilak pasatzen den neskari begiratzen diola eta neska-laguna mindu egiten dela. Baina hemen mutilak bere ezkerrera begiratzen du egoeraren zentzua baliogabetuz.

  1. Neskak mutilari begiratu beharko lioke, baina begiak ez daude ondo jarrita eta ez dago argi beste neskari edo beste norabaiti begiratzen dion.
  2. Klonen erasoa: zergatik dira neskak erabat berdinak, kamisetaren kolorean izan ezik? Ilustratzaile batek neskak ezberdin egingo lituzke.
Sakatu hurrengoari argazki originala ikusteko
 
Zelako udazkeneko irudi polita, zein klima ona dugun Euskal Herrian, zeru urdina eta argi asko. Nork gozatuko luke urrian. Irudi guztiek argi bera dute, giro bera inolako adierazkortasunik gabe: aspergarria da.
  1. Motorzale bat dela dirudi, baina masa informal bat da.
  2. Farola hori hostoak estaltzen dituen zuhaitzetik harago dago. Tulipa ezkutatuta agertu beharko litzateke.
  3. Seinale guztiak gaizki daude. Kale-argi hori espaloiaren erdian agertzen da. Autoak espaloian aparkatuta daude!
  4. Airera doazen errepide-lerroen kasu misteriotsua, metro erdi egiten du eskuinera bide erdian, lerro zuzen xume bat egin beharrean.
Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun