Itzalaldi masiboak kaosa eragin du hainbat orduz gurean

Hodei Torres · Iker Rincon Moreno 2025ko api. 28a, 18:45

Eguerdiko 12:30ak jo orduko, argindarrik gabe gelditu da Uribe Kosta osoa, iberiar penintsulari eta Frantziako hegoaldeari eragindako itzalaldi masiboaren ondorioz. Horrek kaosa eragin du leku guztietan: komertzio ugarik pertsianak jaitsi behar izan dituzte; Bilboko metroa zerbitzuz kanpo gelditu da; errepideetako semaforoak amatatuta egon dira hainbat orduz; komunikazio-sareak zerbitzuz kanpo egon dira eta pertsona ugari igogailuetan harrapatuta gelditu dira, besteak beste. Hala ere, apurka-apurka, badirudi normaltasuna berreskuratzen ari dela.

Erlazionatuak

Argindarra tarteka ari da itzultzen eskualdeko udalerrietara

Ander Zarraga · Iker Rincon Moreno api 28, 17:51 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun