Askeren aburuz, gertakariek agerian uzten dute Uribe Kostako udalen eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera: militantzia politikoa kriminalizatzeko eta zigortzeko xedea dute kolektiboaren iritziz. Zentzu berean, hedabide nagusien jarrera ere kritikatu dute, “errepresio indarrak zuritzeko eta horien zilegitasuna herritarren artean sendotzeko tresna bihurtu direlako.”
Halaber, azpimarratu dute jazarpen gehienak udaltzainen eskutik etorri direla, ustez "eredu herrikoia" jarraitzen dutenen eskutik. “Eredu hori gure kasuan ez da betetzen, eta udaltzaingoa ere langileria zapaltzeko baliatzen den tresna bat gehiago bihurtu da”, azaldu dute.
Azkenik, Askek argi baieztatu du Euskal Herriko langileriak ez dituela pairatzen soilik klase zapalkuntzaren ondorioak, baizik eta nazio zapalkuntzarenak ere bizitzen dituela. Testuinguru horretan, ikusarazi dute propaganda politikoa egitea ez dela eskubide huts bat, “betebehar historikoa” baizik.