Auzotarrak Santimami baselizaren inguruan elkartuko dira beste behin

Ander Zarraga 2025ko abu. 13a, 14:47

Santimami jaietako partaideak baselizaren atarian.

Erandioko eta Leioako herritarren artean urtez urte antolatzen dituzten jaien txanda izango da abuztuaren 17tik 18ra bitartean. egun horietan, baselizaren inguruan batuko dira elkarregaz ederto pasatzeko, auzoa saretzeko eta prestatu dituzten ekintzez gozatzeko.

Egitaraua:

Abuztuak 17, domeka

  • 11:30 Txupinaren jaurtitzea.
  • 12:00 Meza.
  • 12:30 Luntxa eta Leioako txikiteroak.
  • 17:30 Mus txapelketa.
  • 19:00 Triskele Basafolk.
  • 20:00 Parrillada.
  • 20:30 Dj.

Abuztuak 18, astelehena

  • 12:00 Meza.
  • 13:00 Igel-toka txapelketa.
  • 14:30 Bazkaria.
  • 17:30 Mus eta briska txapelketak.
  • 17:30 Haur jolasak.
  • 19:30 Dj eta dantza.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun