Bilbo Irratiko EgunON Magazine irratsaioan aipatu bezala, Gatikako Josu Gonzalez Barojak adierazi du zulaketa makinak “bentonita” erabiltzen dutela eta hori ibaira heltzen ikusi dutela. Hala, azpimarratu du Butroiko arroa Europako babespean dagoela espezie sentikorrak bizi direlako, eta nahiz eta bentonitan toxikorik ez izan, eragin negatiboak izan ditzakeela: "Plastilinaren moduan geratu da hondoko lurrean eta ekosistemari eragin dio". Halaber, deitoratu du zulaketako harrizko hondar eta lohiekin nahastuta, denborarekin kutsatzaile bihur daitekeela.
Egoeraren aurrean, URAri eta Foru Aldundiko Ingurumen sailari abisua eman diete eta zulaketak gelditzea eskatu dute, trazatuaren alternatibak aztertzeko.