Metro Bilbaok zerbitzuen % 30 bermatuko du biharko grebari begira

Ander Zarraga 2025ko urr. 14a, 16:58

Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak betetzeko neurria dela azaldu du Metro Bilbaok.

Sindikatuek urriaren 15erako deituta grebaren aurrean, Metro Bilbaok adierazi du Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxienekoak betetzeko, zerbitzuaren % 30eko bermatuko duela. 

Biharko, urriaren 15erako, sindikatuek palestinarren alde elkartasuna adierazteko deitutako greba dela eta, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren urriaren 13ko Aginduan adierazitakoaren arabera, Metro Bilbaok iragarri du gutxiengo zerbitzuak bermatuko dituela. 

Zerbitzu horiek % 30ekoak izango dira, baina horiek indartu ahal izango dituzte langileen prestasunaren arabera. Era berean, jakinarazi dute trenen igarotze-ordutegiak eskuragarri daude www.metrobilbao.eus/eu/hasiera webgunean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun