Maitzean abiatu zuten ekimenak arrakasta handia izan zuen, 1.500 parte-hartzaile baino gehiago bildu baitzituzten, eta oraingoan ere jarduera ugari eskainiko dituzte. Besteak beste, ingurumen-hezkuntzako tailerrak, itsas hezkuntzako esperientziak eta azaroaren 23an Bilboko Itsasmuseumen egingo duten Ocean Day Every Day jardunaldi nagusia antolatu dituzte.
Egun horretan doako bisita, hitzaldi inspiratzaileak, errealitate birtualeko saioak eta dokumental zientifikoak eskainiko dituzte. Parte-hartzaileen artean izango dira Miguel Lozano apnea-txapelduna, Erri Barriuso eta Xabier Urresti nabigatzaileak eta IEO-CSICeko adituak izango dira bertan.
Tantak elkarteko arduradunek azpimarratu dutenez, jaialdiaren helburua "itsasoa ikasgela bihurtzea da", ingurumenarekiko errespetua eta jasangarritasuna sustatuz haurretatik hasi eta adinekoetaraino.
Egitaraua:
- Azaroak 3 eta 10: Ingurumen hezkuntzako tailerrak Bizkaiko Hondakinei buruzko Ingurumen Hezkuntzako Zentroan (Artigasko Ikasgela), "Hondakinak murriztu hobeto birziklatuz" lelopean, Leioa, Urduliz eta Barrikako behar bereziak dituzten pertsonentzat.
- Azaroak 13 eta 14: Ingurumen bisita eta tailerra Waste Lab Bizkaian, berrikuntza iraunkorrean aitzindaria den zentroan. Herritarrei irekitako jarduera, aldez aurretik izena emanda: "Zaindu ozeanoak zure hondakinak murriztuz".
- Azaroak 18, 19 eta 21: "Tantaz tanta" tailerrak, Tantakeko itsas biologoek eta hezitzaileek emanak, zaurgarritasun-egoeran edo gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonei zuzenduak, Utopia, Bizitegi eta Osakidetzako Osasun Mentaleko Sareagaz lankidetzan, Itsasmuseum Bilbaon.
- Azaroak 23 Itsasmuseum Bilbaon. Jaialdiaren egun nagusia adin guztientzako doako jardunaldi ireki bategaz, non zientzia, esplorazioa eta sormena itsasoaren ondoan dauden:
- Doako bisita museora eta "Izarren azpian nabigatzen" erakusketara (11:00etatik 19:00etara).
- Adin guztientzako tailerrak: "Baleak ezagutzen" eta "Nemoren superbotereak" (haurrentzako tailerrak), eta "Itsas behatzaileak" eta "Itsas laborategia" (herri zientziari buruzko tailerrak).
- Hitzaldi-solasaldi inspiratzaileak: "Nabigatzaile ikusezinak", Erri Barriuso eta Xabier Urrestigaz, itsasoko misio humanitarioei buruz, eta "Apneista baten sekretuak", Miguel Lozanogaz, munduko apnea txapeldunorde bikoitzagaz.
- Murgiltze-esperientziak: ○ Errealitate birtualeko betaurrekodun saioak, "Izarren azpian nabigatzen", 7 urtetik gorakoentzat.
- Dokumental ozeanikoak: IEO-CSICeko Berta Ramiro, Enrique Talledo eta José Manuel Gonzálezegaz "SOCAVA, ur azpiko bizitza", eta Carlos Gil itsas biologoaren "A Mariña Ortegal urpean".