Goizean, elkarretaratze instituzionalak eta manifestuen irakurketak egin zituzten, besteak beste, Leioa, Erandio, Lemoiz eta Barrikan, udalek eta elkarteek deituta. Arrastian, mugimendu feministek deitutako elkarretaratzeetan hainbat lagunek parte hartu zuen emakumeen aurkako indarkeria ozen salatzeko.
Euskal Herriko Mugimendu Feministak mobilizazioetara deitu zuen jendea gure inguruan hainbat emakumek jasaten duten indarkeria matxista eta biolentzia hori sostengatzen duten egiturak eta konplizitatea salatzeko. Zenbaketa hasi zenetik, 131 emakume eta 13 ume hil ditu indarkeria matxistak Euskal Herrian.
Ver esta publicación en Instagram