Martxoaren 26an Korrika Uribe Kostara iritsiko da!

Izaro Garcia 2026ko urtarrilaren 8a

Korrikak Euskal Herria zeharkatuko du berriz ere, Atharratzetik Bilboraino, herriz herri eta eskuz esku euskararen aldeko mezua eramanez. Ibilbide luze eta koloretsu horren barruan, Uribe Kostak ere bere unea izango du, itsasertzeko eta barrualdeko herriak lotuz.

Martxoaren 26an, goizeko 09:39an iritsiko da Plentziara, eta handik aurrera eskualdea ekialderantz zeharkatuko du.10:18an Sopelatik igaroko da, 10:53an Getxora iritsiz. Ordubete beranduago, 12:04an Leioan izango da, eta 12:40an Erandion amaituko du Uribe Kostako ibilbidea, Bilborako bidea hartzeko.

Ordutegi zehatzegaz eta erritmo bizian, lekukoa herriz herri mugituko da, kaleak kolorez, musikaz eta euskararen aldeko aldarriz betez. Korrika ibilbidea da, ospakizuna, topaketa eta hizkuntzaren aldeko konpromiso kolektiboaren adierazpena. Uribe Kostan ere, kilometro bakoitza euskararen aldeko festa izango da!

Erlazionatuak

2.175 kilometro euskararen alde

Izaro Garcia urt 08, 10:00 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun