Atal berriaren bultzatzaileek azaldu dutenez, Uribe Kostako paisaiak eskaintzen duen aniztasuna da beraien inspirazio iturri nagusia. Labarrak, errekastoak, lantzarrak, estartak, harresiak eta baserriak izango dira kontakizun hauen ardatz.
Egileak formakuntzaz biologoak diren arren, aurreratu dute atal honetan ez direla naturara soilik mugatuko; aitzitik, etnografia, historia, toponimia eta paisaiaren elementu tradizionalak ere jorratuko dituzte, eskualdeko errealitatearen ikuspegi osoago bat eskaintzeko. Egitasmo honen helburu nagusia gurea den hori guztia herritarrei hurbiltzea da, ezagutza hori baita ingurunea babesteko lehen urratsa.
"Argi daukagu Uribe Kostak natur eta kultur ondare aberatsa gordetzen duela baitan, eta gure asmoa hori guztia ezagutaraztea da, gurea dena balioestea eta, azken finean, babestu ahal izateko", adierazi dute egileek. Atal berriaren lehen alea daborduko irakurgai dago, eta bertan ubarroien inguruko bitxikeriak azaldu dizkigute.